XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

2.- Bi zinuren esanahia.

Parentesia (). Hitz baten zenbait letra parentesi artean jartzen direnean, letra horik gabe ere erabil daitekeela esan nahi da e.b., kristal(ezko), sinklinal(e), irek(i)une, etab.

Marratxoak - Hona hemen adibide desberdinak: kanpo- (kanpoegitura, kanpohargailu, etab.): hitzari loturiko marra luzeak bi hitzak batean lotzen direla esan nahi du.

-jale (haragijale, sarraskijale, etab.): hitzari loturiko marra luzeak bi hitzak lotuta doazela esan nahi du.

gantz-azido: honelako marratxo motzak bi hitzak elkartu egiten ditu, bat egin gabe.

azido, gantz- : honelakoetan bi hitzak elkarrekin marratxo motzaren bidez lotuta doazela esan nahi da (azido, gantz- -= gantz-azido).

karaktere, gene -: bi hitzak bereizita doazela esan nahi da.

3.- Hitz baten bi esanahi desberdin.

Hitz batek bi esanahi desberdin baldin baditu, biak puntu-komen (;) bidez bereizten dira: sinonimoak badira, berriz, komaren (,) bidez: e.b., adardun: ramificado (bot.) / ramifié; cornúpeta (zool.) / cornu.

Baina, bideratu: dirigir, encauzar / diriger, canaliser.

4.- Hitzen laburkina.

Gen., zool. eta beste holako laburkinen esanahiak Nola erabil Hiztegi hau titulupean aurkitzen dira, X or.

5.- Euskara: Gaztelania / Frantsesa lexikoa.

Hitz askoren atzetik zenbaki batzu doaz: zuriz idatziak batzu, beltzez beste batzu.

Zuriek irudiaren zenbakia adierazten dute eta horietara bidaltzen; beltzek orrialdeak adierazten dituzte, eta horietara bidaltzen.

6.- Gaztelania / Frantsesa: Euskara lexikoa.

Lexiko hau gaztelania: euskara da gehienbat; baina gaztelaniazko hitza eta beronen kideko frantsesa oso idazkera desberdinekoak direnean, frantsesa: euskara ere eman egin dugu: e.b., azufre: sufre beste leku batetan agertuko da soufre: sufre bezala; pizarra: harbel, dagokion lekuan, schiste: harbel bezala agertuko da.